9
Nola jaso daiteke Bederatzigarren Sinfoniaren handitasun monumentala -errepertorio klasikoko maisulanetako bat- baldin eta, Beethovenek bezala, dantzariak entzumen osoa ez badu? 9 erronka hau sentsazioen bidaia ausart baten bidez gorpuzten du.
Kanadako Cas Public dantza konpainiak antzezle atipiko bat hartzen du ikuskizun honetan, Cai Glover. Inplante koklearra duen dantzari profesionala. Hélène Blackburn koreografoak ezohiko urratsa eman du dantzariaren ezintasuna bere sorkuntza berrirako abiapuntu gisa erabiltzeko. Hautematea, bizitzea, ulertzea... Gure zentzumenek inguratzen gaituen mundutik ikasteko aukera ematen digute.
«Edertasun gorra (...) Ireki begiak eta belarriak zabal-zabal, eta gozatu beharbada bederatzi aldiz jarraian ikusi beharko zenukeen ikuskizun honetaz, izenburuak berak adierazten duen bezala».
Het Nieuwsblad
Dansa Metropolitana jaialdian sartutako ikuskizuna.
Artista/Konpainia
-
Cia. Cas Public